XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BOSGARREN IRUDIA.

Mikela eta Manu

MIKELA: Au ijitozko pesta jarri zaigu bada oraiñ Manu.

Peste gorromika bano gaitz charragua da oyen sarrera erriyan.

MANU: Burrolita esan naiko zenduen.

MIKELA: Orla da zerbait.

Oraingo sendakiñ abek, izen asko asmatzen dituzte, bañan iñor ez iltzeko sendakairik eziñ asmatu dute.

Gure denboran odolarena izaten zan gaitz guztiya, bañan oraiñ....

MANU: Orain jendia jakintsuagua da.

MIKELA: Orain berriketa asko eta utsa.

MANU: Gure denboran odola ateriarekin sendatzen zan gustiya, bañan oraiñ, ez dute tantorik ere atera nai, illar alien gisako gauza batzuek dira guztirako.

MIKELA: Ondo goguan daukat, egun batez gure osaba Juan Pello oyeratuzala gaisoturik, eta nola atera ziyoten katillu erdi bat odol.

MANU: ¿Sendatu al zan?
MIKELA: Bai zera, ill egiñ zan.

MANU: Oraiñ ez ateriarekiñ, beste ainbeste gertatzen da.

MIKELA: Barrengo gauz oyec illumpekuak dira.